Photobat Bilbao argazki-elkartearen 10 urteko ibilbidea dela eta, atsegin handiz gonbidatzen ditugu elkarte guztiak “Bizkaia objetiboan” izeneko gure argazki-erakusketaren inauguraziora. Erakusketa apirilaren 2an izango da, 19:00etan, La Bolsa eraikinean, Yohn jauregian. Egun horretatik aurrera zabalik egongo da, eta hiriko hainbat barrutitan zehar ibiliko da, erantsitako kartelean agertzen den bezala.
Ekitaldi horretan, gustura hartuko genuke zuen presentzia.
Ekitaldiaren xehetasunak:
Data: 2025eko Apirilak 2
Ordua: 19:00
Lekua: Yohn Jauregia, Burtsa, Bilboko Alde Zaharra
Sarrera doan.
Erakusketak bazkideen artelanak bilduko ditu, eta Bizkaiaren ikuspegia eskaintzen du, gure lurraldea omenduz.
Inaugurazioan, erakusketa honetan parte hartuko duten argazkilariekin hitz egiteko ere aukera izango dugu.
Zuek ikustea espero dugu!!!