Irungo Argazki Lehiaketa Herrikoiaren 36. edizioa

 

Abian da Irungo Argazki Lehiaketa Herrikoiaren 36. edizioa. Urtero bezala, Irungo Argazkilari Elkarteak (AFI-IAE) antolatzen du, San Pedro eta San Martzial jaien egitarauaren barruan.

Obrak onartzeko epea 2023ko ekainaren 12ko 20: 00etan amaituko da.

Ohi bezala, bi gai izango dira: Irun eta Librea. Paperezko hiru argazki aurkeztu ahal izango dira gehienez, 20X30 cm-koak, eta horietako batek, gutxienez, Irun izan beharko du gaitzat.

Informazio gehiago https://afi-iae.com webgunean.

Lehiaketa honetan parte hartzera animatzen ditugu argazkilaritza maite duten guztiak.

Agur bero bat.
JLJ-JEZ
This entry was posted in Concursos, general, noticias, Asociaciones. Bookmark the permalink.

Comments are closed.