LVII “BEASAINGO HIRIA” ARGAZKI LEHIAKETA

 

OINARRI OROKORRAK

CEF Babesa    E/2021/08

Argizaiolarako sailkapena   004/2021

GAIA: Librea

PARTE HARTZAILEAK

Parte hartu nahi duten guztiei irekia

PARTE HARTZE ESKUBIDEAK

Bidalitako lan kopurua edozein izanik ere, 10 €-ko sarrera izango da

LANAK

Gehienez 4 lan aurkeztuko ditu egile bakoitzak, aurrez lehiaketa honetan aurkeztu eta saritu gabekoak.
Digitalki landutako irudiak onartuko dira, beti ere argazkia nagusi denean. Irudiaren eduki osoa egilearena izango da

NOLA ENTREGATU. FORMATUA

Argazkiak JPG formatuan aurkeztuko dira, 4000 pixel alde zabalenean eta 254 ppp-ra. Ezingo du 5 MB baino gehiago izan.
Ez dira egilea edo egilearen izen artistikoa identifikatzeko balio duten sinadura eta ur-markadun argazkirik onartuko. Ezta argazkia enmarkatzen duen marko ez ertzik duenik ere

PARTE HARTZEA

Parte hartzea digitalki egingo da soilik eta izen ematea esteka honetan bakarrik http://argizpi.fotogenius.es

Izena emateko garaian, aurkeztutako lanen artetik “Igartza” Mendia eta natura gaia duen sari berezirako lehiatzea nahi den adierazi beharko da.

EGUTEGIA
o Lanen onarpena: 2021ko Apirilak 18 (azken eguna)

o Epai-emate publikoa: 2021ko Apirilak 25

o Emaitzen jakinaraztea:   2021ko Maiatzak 2

o Sari banaketa:    2021ko Maiatzak 30 (Igartza Jauregi Erakusketa Aretoa, Beasainen)

o Erakusketa: 2021ko Maiatzaren 14tik-30ra (Igartza Jauregi Erakusketa Aretoan)

EPAI MAHAIA

Argazkigintza munduan arituak diren pertsonez osatutako taldea izango da eta bere epaia ezingo da apelatu. Parte hartzaile bakoitzari posta bidaliko zaio lehiaketaren emaitzarekin.

SARIAK

o 1. saria 600 € eta CEF Urrezko Domina

o 2. saria 300 € eta CEF Zilarrezko Domina

o 3. Saria  200 € eta CEF Brontzezko Domina

o 4.tik 7.n sailkatuak Ohorezko Aipamena
o Herriko saria 100 € eta CEF Ohorezko Aipamena

o “Igartza Saria” Mendia eta Natura lan hoberenari       300€ eta CEF Ohorezko Aipamena

ERAKUSKETA

Antolatzaileak arduratuko dira finalista izan diren 25 lanetatik aukeratutako obrak Igartza Jauregi Erakusketa Aretoan (Beasainen) jartzeko. Erakusketa Maiatzaren 14tik Maiatzaren 30ra izango da 18:00tik 20:00tara, astelehenetik ostiralera, eta asteburuetan 11:00tik a 14:00tara eta 18:00tik a 20:00tara.

OINARRIAK

o Egile bakoitzak gehienez sari bakarra lortu dezake, “Igartza” sari berezian izan ezik; hau jasotzen duen sariduna beste sariekin bateragarria baita.

o Diru-sari guztiak dagozkien atxikipen fiskalak izango dituzte.
o Eskakizunak betetzen ez dituzten lan guztiak lehiaketatik kanpo geratuko dira zuzenean.
o Argazkien egileek lehiaketaren antolatzaileei ematen dizkie sarituak eta finalistak izan diren argazkiak

argitaratu eta zabalduak izateko, baita lehiaketaren hurrengo saioetako promoziorako zein erakusketarako. Lehiaketaren emaitzak zabaltzeko, irabazle eta finalista izan direnek beraien lanak komunikabideetan dohain erreproduzitzeko baimena ematen dute, beti ere, egileen izenak azalduz, baita horretarako bere izena argitaratzearena eta bere irudiaren erabilera.

o Parte hartu duen lanen egileak onartzen du bera dela egilea eta haien gaineko eskubide guztiak dituela web orri, katalogo zein erakusketan etab. jartzeko baimena emateko. Antolakuntzari eta lehiaketa babesten duten erakundeei hauen eskubidea emango zaie, edozein irudi eskubide aurrean kexa guztietatik salbuetsiz.

o Lehiaketa honek CEF erakundearen babespean egin da eta puntuagarria da bere tituluak lortzeko, ondorioz, parte hartzaileak baimena ematen die antolakuntza eta CEF eta FIAP erakundeei, datu pertsonalak mekanizatu daitezen, beti ere lan artistikoen zabaltze aldera eta CEF eta FIAP sarien argitaratzeko.

o Sarituak zein finalistak izan ez diren fitxategiak lehiaketa ostean ezabatuko dira.
o Hemen agertzen ez den bestelako edozein gertakizun, antolakuntzak kudeatuko du. o Lehiaketan parte hartzeak, oinarriak osorik onartzea eragiten du.

This entry was posted in Concursos, Federación, general, noticias, Asociaciones. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude