
“JAZZGIROA 2026” II. ARGAZKI LEHIAKETA
ANTOLATZAILEAK: DONOSTIAKO JAZZALDIA eta GIPUZKOAKO ARGAZKILARI ELKARTEA
PARTE-HARTZAILEAK: Argazkigintza maite duten guztiei irekia.
MODALITATEA: Digitala. Zuri-beltzean zein koloretan onartzen da.
GAIA: Donostiako Jazzaldiko giroa eta jaialdi horrek hirian duen eragina. Bereziki azpimarratzen da, batez ere, Jazzaldiaren inguruan bertaratzen direnen artean sortzen den giroa eta ekitaldi horrek hirian duen eragina baloratuko direla. Ez dira baloratuko gai nagusitzat taula gaineko artistak soilik dituzten argazkiak.
DATAK: Argazkiak jaialdiaren jardunaldien barruan egin beharko dira (2026ko uztailaren 22tik 26ra). Gehienez HIRU argazki aurkeztu daitezke lehiakide bakoitzeko.
ARGAZKIAK EGITEA: Lehiakideek Jazzaldiaren antolakuntzan kontzertu guztietarako ezarritako arauak betetzeko konpromisoa hartzen dute.
ENTREGATZEKO EPEA: Argazkiak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 31n amaitzen da. Argazkiak posta elektronikoz bidaliko dira sfg@sfg-ss.com helbidera gaian “JazzGiroa” adieraziz, eta parte-hartzailearen datuak jarriz (izen-abizenak, telefonoa eta posta elektronikoa)
FORMATUA: Irudiak JPEG formatuan bidaliko dira, 1920 px-ko bereizmenarekin alde gorenean. Hartualdiaren ondorengo edozein tratamendu edo edizio onartzen da, baina argazkiak originalak eta lehiakideak hartutakoak izan beharko dira, hau da, ezin dira erabili edo gehitu Internetetik jaitsitako irudiak edo Adimen Artifizialak sortutako irudiak. Zalantzarik izanez gero, jatorrizko formatuan eskatuko da irudia.
EPAIMAHAIA: Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia eta bere erabakia apelaezina izango da.
SARIA: Saria 2027. urteko Jazzaldiaren Triniko saioetarako doako bi abonu izango dira. Irabazlearen izena 2026ko abuztuaren 31 baino lehen argitaratuko da.
ERAKUSKETA: Argazki parte-hartzaileen aukeraketa bat ikusgai egongo da SFG/GAEren weborrialdean erakusketa birtualen atalean (https://www.sfg-ss.com/exposicion-virtual/)
ESKUBIDEAK: Parte-hartzaileek beren argazkiak erabiltzen uzten dizkiote erakundeari karteletarako, iragarkietarako edo kultura edo zabalkunde-helburuetarako, betiere egilea izendatuz eta haren eskubideak errespetatuz.
