ARGAZKIGINTZAZ gozatzeko egun bat.
EGITARAUA – Azaroaren 24an Bilbon
“La Terminal” (Zuloaga Ignacio Pintore kalea 3, Bilbo, 48014):
https://foursquare.com/v/5eb867da20ae610008a129a
– Ordutegia: 10:00 – 18:00
– Topaketen aurkezpena
– 10:00etan Mario Suárez, irakaslea, natura eta argazkigintza maite
dituena. Canon Pro Master, R sistemaz eta Canon ekipoekin egiten duen
lanaz hitz egingo du.
– 12:00etatik – 14:30era Ekipoak banatzea eta estudioan argazkiak
egiteko aukera, modeloak eta ingurunea erabiliz.
– 14:30ean Bazkaria espazioan bertan. Babarrun jana, sakramentuekin
edo sakramenturik gabe, postrea, ardoa eta ura.
– Bazkalostean: Kanpoan argazkiak egiten jarraituko dugu, sorpresa
batekin. Norberaren argazki kamera eramatea gomendatzen da.
– KANON EKIPOA IZANGO DUGU IKUSTEKO ETA PROBATZEKO, beraz,
SD tarjetak eraman, egingo ditugun argazkiak etxera eraman ahal
izateko.
Janariaren prezioa 15 €tako izango da. Sarrera bat egin behar duzue
Federazioaren hurrengo banku kontuan.
Egin transferentzia zuen abizenak eta izena adieraziz, izena eman
dutenen kontrola izan dezagun.
ES33 2095 0063 4091 2452 9976.
Topaketetan izena emateko, bete buletina eta erantsi ordainagiria,
bazkaria nahi baduzue.
Azken eguna azaroaren 20a izango da.
Buletinaren esteka: https://forms.gle/FUAC9pwj1uNkpSas5