ARGENTRATOS
Erakusketa erretratuaren gaiak osatzen du, bere adierazpen osoan, egileak Rosarioko Argazki Elkartekoak dira, argazki gehienak lehiaketa nazionaletan sarituak izan dira eta beste batzuk nazioartekoetan.
Irudi batzuk izan ezik, gehienek beraien herriko paisaiak, pertsonak eta pertsonaiak irudikatzen dituzte; eta besteak, kontrasteak markatzen dituzte beste kultura batzuekin.
Erakusketa honen asmoa egile bakoitzak dituen begiradak eta argazki bakoitza egiterakoan transmititzen duten sentimendua erakustea da.
Rosario Argazkilari Lagunartea Argentinako FIAP Erakusketa Zentroa da, irabazi asmorik gabeko erakundea, 1950ean sortua, eta bere herrialdeko aintzinetako bat da. Rosario Argentinako hiru hiri handi eta garrantzitsuenetako bat da, eta Buenos Aires hiriburutik 300 km-ra dago.

