Abian da gure Federazioaren logoa duten kamisetak erosteko aukera.
Kamiseta bakoitzaren prezioa 15 eurokoa da eta inprimakian koloreei eta tailei buruzko informazio guztia duzue.
Eskaera egiteko, beheko esteka duen inprimakia bete behar duzue, eta une horretan bertan erantsi ordainagiria (ezinbestekoa), bete aurretik egin behar duzuena.
Dagokion zenbatekoa kontu-zenbaki honetan ordaindu behar duzue:
ES35 2095 0063 40 9101771412 Euskadiko Argazki Elkarteen Federazioaren izenean
Eskaerak egiteko epea apirilaren 15ean amaituko da eta kamisetak maiatzaren 30ean emango dira Donostian egingo den Kongresuan. Ezin baduzue etorri, komentatu zuen elkarteko norbaitekin, jaso ditzan.
