Gaur inauguratzen da HYSTERON / Hoy se inagura HYSTERON – Nagore Legarreta

 Kaixo denoi HYSTERON - Nagore Legarreta

Azken urteetan lan sakon eta modu intentsuan egin ondoren, gaur nire azken argazki lanaren inguruko erakusketa inauguratuko da Oñatiko ARG! argazki jaialdian. 
 Hysteron (Utero grekeraz) argazki bilduma ba da, emakume zatikatuen gorputzak irudikatzen dituen argazki bilduma. Argazkiak lau zulotako ontzi zilindrikoekin egin dira, lapikoak eta latak erabilita, hau da argazkilaritza teknika estenopeikoa. Erabilitako argazki teknika primitiboa da.
 Teknikaz haratago, Hysteron proiektuak kontzeptu sendo bat du atzetik. Pertsonon desegiturareketari buruz hausnartu nahi da, zehazki gure desioak alboratu eta sumisio roletan murgiltzeko gure gizarteak planteatzen dituen mekanismoei buruz egin nahi da gogoeta. Beti ere genero ikuspuntu batetik. 
 Oñatiko argazki jaialdian, maiatza erdiraldera arte izango da ikusgai erakusketa, eta ondoren Andoaingo Argazkialdian ikusi ahal izango dira erakusketa osatzen duten argazkietako batzuk. 
 Hortik aurrera, hainbat jaialdi eta espaziorekin kontaktuak egiten ari naiz argazkiei leku egiteko. Proiektuak harrera oso ona izan du eta gonbidapen ezberdinak jaso ditut lana erakusteko. Denborak esango du non ta nola bukatu edo jarraitzen dugun. 
Nire webguneko agenda atalean ikusi ahal izango dituzue datak. 
 Erakusketaz gain, argazki lan hau laguntzeko Hysteron izeneko emanaldi bat gauzatzen ari gara eta 2016an aurkezteko asmoa dugu. Bertan honako sortzaileek hartuko dute parte:Testuen irakurketa: Danele Sarriugarte, Gorka SetienMusika zuzenean.. Mariano Hurtado, Beñat Iturrioz, Aida Torres. Erabiliko diren musika instrumentuak ontziekin egin dira, kamarak bezala: kontrabaxu bat, malinba bat eta perkusioa.
Dantza-mugimendia. Txaro Unzilla
 
Besarkada
————————————————————————————————————————————
 
Hola a tod@s
Hoy se inaugura la exposición Hysteron, un proyecto fotográfico que me ha ocupado intensamente durante los últimos años. La inauguración es hoy en Oñati, dentro del festival de fotografía ARG!.
 Hysteron (Útero en griego) es una colección de fotográfias de cuerpos fragmentados de mujeres,  realizados con cámaras estenopéicas cilindricas con varios agujeros. Las cámaras las he construido a partir de latas y cazuelas. La técnica fotográfica utilizada es primitiva. 
 Más allá de la técnica este proyecto contiene un concepto muy sólido.Se reflexiona sobre la desintegración de la persona en general, y la sumisión de la mujer en particular, relegada con conceptos como histeria a un lugar subalterno. (palabras robadas a Andoni Egia).
 Después de el festival de Oñati, las fotografías se mostrarán en el festival Argazkialdia de Andoain. Estoy haciendo contactos con diferentes espacios para mostrar este trabajo y la verdad es que ha tenido una buena acogida. Las fotografías han sido seleccionadas en varios festivales. El tiempo dirá donde y como continua este viaje. 
 En la sección agenda de mi página web encontrareis información sobre fechas y exposiciones. 
Abrazo

Se podrá visitar desde hoy hasta el 3 de mayo (18:00-20:00) Más info sobre la expo aquíwww.argifestibala.wordpress.com
This entry was posted in exposiciones and tagged , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude