2022 BEASAINGO ARGAZKI RALLYA

 

 2022ko ARGIZPI ARGAZKI RALLYA

EGUNA: 2022 eko Azaroaren 5ean. Larunbata.

NON ETA IBILBIDEA: Beasaingo Udalerrian. 

PARTE HARTZAILEAK: Kamera digitala duen edonork parte har dezake.

IZEN-EMATEA: Egun berean egingo da goizeko 9:00etatik 10:00etara ARGIZPI elkartearen egoitzan (Urbieta eraikuntza Gipuzkoa plaza zg.) 

IZEN-EMATEAREN PREZIOA: 10 € parte hartzaile bakoitzak

GAIAK: Bost gai, izena emateko unean ezagutzera emango dira.

MEMORIA-TXARTEL DESKARGA:

Txartelak, izen-ematea egingo den leku berean deskargatuko dira 13:00etatik 14:00etara JPG-n. Txartelek, gehienez, 36 argazki izango dituzte (kontrol-argazkia barne) argazkiak ezabatu ahal izango dira. Txartel bakoitzeko lehenengo argazkia kontrol-argazkia izango denez, rallyaren hasieran txartela hutsik egon beharko du.

Ezingo dira erabili ordenagailua edota kameraren sortzeko ahalmenak.

Parte-hartzaileek, 2022 ko azaroaren 9a baino lehen, rallyargizpi.beasain@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar dute parte-hartzaile zenbakia eta gai bakoitzeko aukeratutako argazkiaren zenbakia adieraziz.

EPAIMAHAIA: Antolatzaileek izendatuko dute eta bere erabakia apelaezina izango da

SARIAK:

  • Lehenengo saria 200 € eta garaikurra
  • Bigarren saria 150 € eta diploma
  • Hirugarren saria 100 € eta diploma
  • Lehenengo herritarra 100 € eta diploma
  • Odolki Kofradiaren Sari Berezia. Sari hau gaiari buruzko argazki onenari emango zaio. Odolkia Kofradia izango da 1. gaian aurkeztutako argazki guztien artean egokiena/onena aukeratu duena. Garaileak  odolki sorta eder bat jasoko du eta argazkia hurrengo Azoka Bereziaren kartela izango da.

SARI BANAKETA: Bilduma garaileen proiekzioa eta sari banaketa Beasaingo Udaletxearen Areto Nagusian  egingo da abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00 etan.

OHARRAK:

  • Saritutako argazki guztiak antolatzaileen esku geratuko dira eta horien erabilera eta erreprodukzio eskubidea gordeko dute, beti ere, egilearen izena aipatuz.
  • Edozein zalantza edo arazo sortuz gero, antolatzaileak arduratuko dira berau bideratzeaz.
  • Rallyan parte hartzeak lehiaketaren  oinarriak guztiz onartzea dakar.
  • Batzorde antolatzaileak ez du bere gain hartuko ekintza garatzen den bitartean pertsonengan, argazki ekipoetan edota edozein ondasunetan sor daitezkeen kalte edota hondatzearen aurrean inolako erantzunkizunik.
This entry was posted in Federación, general, noticias, Rallye, Asociaciones. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude