Mikel Pradok (Irun) eta Laura Pradok (Libre) irabazi dute Irungo 2023ko San Martzial jaiak direla-eta AFIk antolatutako XXXVI. Herri Argazki Lehiaketa.
Gainerako sarituak Irun, Cecilia Posada eta Mikel Dieguez izan dira, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren; Libre gaiaren beste bi sariak, berriz, Iñigo Alzugarayri (bigarrena) eta Custodio Martini (hirugarrena) egokitu zaizkie. Guztiek garaikurrak eta opariak jaso dituzte argazkietan.
Sariak emateko ekitaldia ekainaren 26an izan da, AFIren lokalean, eta Nuria Alzaga Kulturako zinegotzi ordezkaria izan da buru, lehiaketa babesten duen Irungo Udalaren izenean.
Lan irabazleen aukeraketa epaimahai misto batek egin du: alde batetik, erakusketaren inaugurazioan parte hartu duten pertsonek eman dute botoa, AFIren lokalean, ekainaren 19an, eta, bestetik, epaimahai tekniko batek eman du epaia, argazkilari profesionalek osatua: Estitxu Ortolaiz, Floren Portu eta Fernando Vergara.
Lehiaketara guztira 50 argazki aurkeztu dira (28 Irunen eta 22 Librean), 19 egilerenak.
JLJ-JEZ
www.afi-iae.com
Bi fitxategi erantsi dira: irabazle-taldearen argazkia eta saritutako sei argazkien argazki collagea.
Buscar
Kategoriak
KATEGORIAK
ARTXIBOAK
Etiketak
Agrupaciones Argizaiola Azpeitia Beasain Bilbao BilboArgazki Canon CEF Concursos Congreso cursos cámaras Derio Donosti Eibar Elgoibar Exposiciones Federación FIAP Fotograf@s Gabriel Brau Gipuzkoa Hernani Internacional Irun José Luis Irigoien Legazpi libro Navarra noticias ONCE Ordizia Photomuseum Photoshop rally fotográfico Strobist taller Tolosa Topaketak ViPhoto Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz web Zarautz Zumaia