57º Udaberriko Argazki Rallya

                        

Datorren igandean, maiatzak 3, Udaberriko 57. Argazki Rallya ospatuko dute, oso-osorik Donostiako Polloeko hilerrian.

Rally honetan argazkiak editatu ahal izango dira eta astebete izango da aukeratutakoak posta elektronikoz bidaltzeko.

DATA: 2026ko maiatzak 3, igandea

IBILBIDEA: Polloeko hilerria.

GAIAK: Bost gai puntuagarri, rallyaren egun berean ezagutzera emango direnak.

PARTE-HARTZAILEAK: Argazkilaritza gustuko duten pertsona guztiak.

PREZIOA: 10 euro. Hamaiketako bat sartuko da rallyaren eguna adieraziko den lekuan.

IZEN EMATEA: Rallyaren egun berean 8: 30etatik 9: 30etara Polloeko hilerriko sarrera nagusian.

SARIAK:

1. Bilduma onenaren saria + 200 euro.
2. Bigarren bilduma onenaren saria + 100 euro.
3. Hirugarren bilduma onenaren saria + 50 euro.

Oinarri osoak esteka honetan kontsulta daitezke:

 2026_BASES_Rally-Primavera_EUS-ES.pdf

Tel. 943 42 13 86

www.sfg-ss.com

sfg@sfg-ss.com

This entry was posted in noticias, Rallye, Asociaciones. Bookmark the permalink.

Comments are closed.