EPAIMAHAIKIDEEN PRESTAKUNTZA ARGAZKIGINTZAN

ZUZENEKO IKASTAROA ETXETIK  JOSE BENITO RUIZEK EMANA (LA CASA DE LA FOTOGRAFÍA)

 

Zuzenean emandako online ikastaroak, non zure zalantzak denbora errealean argitu ahal izango dituzun.

8 ordu, bi igandetan banatuta, martxoaren 14an eta 21ean, 10:00etatik 14:00etara.

DESKRIBAPENA:

Lehiaketa eta kalifikazioetan epaimahaiak prestatzeko ikastaro hau proposamen berritzaile eta espezializatua da, askotariko ezagutzak dituena eta epaile izateko baliagarria dena.

Alde batetik, obra eta haren balioak ulertzeko ezinbestekoak diren faktoreak ikusiko ditugu: hizkuntza, inpaktu bisuala, mezua, unea, eta, bestetik, iruzkinak egiteko, ebaluatzeko eta erabakiak justifikatzeko gakoak.

Hainbat aldiz eman da aurrez aurre Espainiako argazki-federazioetako epaile kolektiboentzat. Funtsezko alderdi guztiak ulertzeko ibilbide progresiboa egingo dugu, hizkuntza erraz eta ulerterrazarekin.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Bereziki argazkigintzako prestatzaileei, epaileei eta ebaluatzaileei. Funtsezko ezagutzak bereganatzea eta gure erantzukizuna gauzatzea erraztuko duten protokoloak ezagutzea dauka helburu.

ZUZENEAN EMAN ONDOREN, AUKERA HAUEK IZANGO DITUGU:
  • Ikastaro geroratuen eremuan ikastaroaren edukiak errepasatzea.
  • Edukirako sarbidea hilabete batez, hasiera-hasieratik.
  • 10 bideo, guztira 7 ordu baino gehiagoko edukiarekin.

Bideo bakoitzak lasterbideak ditu, errepasatu nahi duzun edukira zuzenean joan zaitezen

7 ordu eta erdiko ikastaroa da, 10 bideo guztira. Kontzeptu bakoitzari sakontasunez heltzen zaio, ereduzko irudiekin, laguntza-bideo batzuekin.

Bideo bakoitzak bere eduki-glosarioa eta eszenen araberako markatze-puntuak ditu, berrikusi nahi duzun edukia erraz aurki dezazun.

Prezioa: 40 €

Izena emateko esteka:

https://forms.gle/eV6SyAHXF1MisXDi8

Zenbatekoa Euskal Herriko Argazki Elkarteen Federazioaren kontuan sartu, izena adierazita, beti ere martxoaren 6a baino lehen.

 

 

This entry was posted in cursos, Federación. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude