UDAZKENEKO XXIX. ETA MENDIKO XXIII. ARGAZKI RALLYA

Azpeitiko Argazki Elkartetik zuzentzen gatzaizkizue. Azaroraren 4ean, Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak elkarlanean antolatuta, mendiko udazkeneko Argazki Rallya antolatu dugu, azken urteotan egin ohi izan dugun bezala.

Rallyko partehartzaileek erretratuak atera beharko dituzte,  Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideek diseinatutako ibilbidean zehar eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ezarritako gaiekin bat etorriko direnak hain zuzen. Ibilbidean zehar, mendizaleak izango ditugu bidelagun.

Ibilbidearen erdi aldera, hamaiketakoa zain izango duzue indarrak hartu eta ibilbideari berriro ekiteko.

Lagunartean edo familia giroan, gure inguruetako bazterrak ikusi eta argazkiak ateratzeko kuriositatea lantzeko ekintza polita iruditzen zaigu.

16 urtetik beherakoek ez dute kuota ordaindu beharrik izango. 16tik gorakoek, aldiz, 10€.

Atxirik dituzue, ekintzaren oinarriak xehetasun gehiagorekin.

Eskertuko genuke zuen ikastetxean ikasleen artean ekintza honen gaineko informazioa zabaltzea.

________________———————–________________

Gogorarazten dizuegu igande honetan, azaroak 4, Azpeitian Udazkeneko XXIX. eta Mendiko XXIII, Argazki Rallya ospatuko dugula Azpeitiko Mendizale Elkartearekin elkar lanean. Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu argazkiak ateratzearekin batera goiz pasa eder bat igarotzera.
Rallyko oinarriak atxikita dituzue.
Bertan ikusiko garelakoan, agur bat
AZPEITIKO ARGAZKI ELKARTEA
—————————————————————————————————–
Os recordamos que este domingo, 4 de noviembre, celebramos en Azpeitia el Rally XXIXº de otoño y XXIIIº de Montaña en colaboración con la Asociación de Montañeros de Azpeitia. Os invitamos a que participéis en el Rally disfrutando de la mañana mientras sacamos unas fotos.
Tenéis adjuntadas las bases del Rally.
Esperando que nos veamos el domingo, un saludo
AZPEITIKO ARGAZKI ELKARTEA

Azpeitiko Argazki Elkartea

Oinarriak-Bases 2018 udazkena

Esta entrada fue publicada en Rallye y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *